EKAIN
sagardoak
Aitor Eizmendi naiz, Zumaiakoa, eta duela bi hamarkada hasi nintzen sagardoa egiten eta 2011ean EKAIN markarekin hasi nintzen.

Gure produktuek Ekain izena izatearen arrazoia nire amaren jaioterria Ekaingo haitzulotik hurbil dagoelako da, haitzuloetako pinturengatik ezaguna baita. Haitzulo horretatik dator zaldia ere, Ekain produktu ekologikoen sinbolo gisa.
Duela 35 urte, nire familiak Irure Txiki baserria erosi zuen, Ibañarrieta auzoan, Zestoako lurretan. Bai nire aita eta baita nire ama ere, Rufino eta Pastori, baserri mundutik datoz eta Errezil eta Zestoako baserrietan jaioak dira, hurrenez hurren.
GURE SAGARRAK
Duela 35 urte landatu genituen lehen sagarrondoak eta ordutik sagarrondo berriak sartzen joan gara. Gaur egun, 2000 sagarrondo inguru ditugu gure baserriko lurretan. Gure sagardo eta produktuak beraz, %100 gure sagarrekin egiten ditugu. Sagastian Euskal Herriko 30 sagar mota inguru ditugu.
Haseratik garbi izan dugu gure sagastiak eta lan prozedura guztiak ekologikoan izango zirela…
Gure helburua gure produktuek ahalik eta berezko ezaugarri eta doai gehien mantentzea da eta beraien eboluzioa ahalaik eta modurik naturalenean bideratzea.
KOSTALDEKO
SAGARDOAK
Gureak kostaldeko sagardoak dira. Gure baserritik Zumaiako itsas zatia ikusten da, itsasoko haize horrek laztantzen ditu gure sagarrak eta gure lurren arroa Zumaiarantza doa modu naturalean…
SAGAR
ZUKUA
Ekain sagar zukua ere %100 naturala eta ekologikoa da eta soilik gure sagarrekin egina dago...
SAGAR
OZPINA
Ekain ozpina gure sagar ekologikoekin egina da, opasteurizatu eta iragazi gabea da, natural naturala eta oso ezaugarri osasuntsuak ditu…

BISITAK
Ilusio handia egiten digu bisitariei gure berri emateak, gure sagarren lurrinak eta gure produktuen lanketa prozesuak partekatzea.
Otorduetarako aurrez egindako erreserbarekin soilik lan egiten dugu. .
BISITAK
Ilusio handia egiten digu bisitariei gure berri emateak, gure sagarren lurrinak eta gure produktuen lanketa prozesuak partekatzea.