
KOSTALDEKO SAGARDOAK
Gureak kostaldeko sagardoak dira. Gure baserritik Zumaiako itsas zatia ikusten da, itsasoko haize horrek laztantzen ditu gure sagarrak eta gure lurren arroa Zumaiarantza doa modu naturalean.
Jakina da Euskal Herriko kostaldea sagardo lurra izan dela mende askotatik gaur egun arte eta kostaldeko sagardogintzaren tradizioa ez da sekula galdu.
Aro modernoan beste bailara eta eskualde batzuetan industria eta eskaintza komertziala gehiago garatu bada ere, inoiz ez zaio sagardoa egiteari utzi kostaldeko baserrietan.
Itsasorako ere edari preziatua izan da sagardoa, hainbat dokumentu historikok erakusten dutenez. Zumaia eta inguruotan ugariak izan dira sagardogileak eta sagardotegiak duela oso gutxira arte eta Ekainek tradizio horri bete betan hartu dio erreleboa. Harrotasunez diogu beraz, gureak kostaldeko sagardoak direla.
Betiko eta berriak,
nola liteke?

Bada, gure sagardoak ekologikoak eta %100 gure lurreko sagarrekin eginak dira eta beraz, hemengo betiko nortasuna dute. Baina aldi beran, baliabide teknikoei eta garatutako jakinduriari esker guk nahi dugun sagardo mota egitera iritsi gara. Gure ekologiko labelak ematen duen bermea dugu.
Betiko sagardoaren zaleentzako sagardoak dira,
baina gaur egungo abantaila guztiekin.

Ekain sagar zukua ere %100 naturala eta ekologikoa da eta soilik gure sagarrekin egina dago.
Prentsatu ostean, zukuari tenperatura bat emaen diogu kontserbatzeko eta ez du beste gehigarririk.

Ekain sagar zukua ere %100 naturala eta ekologikoa da eta soilik gure sagarrekin egina dago.
Prentsatu ostean, zukuari tenperatura bat emaen diogu kontserbatzeko eta ez du beste gehigarririk.

Ekain ozpina gure sagar ekologikoarekin egina dago, naturala da, pasteurizatua eta iragazi gabea. Euskal Herrian era honetara eginiko sagar ozpin bakanetakoa da Ekain.