Duela 35 urte, nire familiak Irure Txiki baserria erosi zuen, Ibañarrieta auzoan, Zestoako lurretan. Bai nire aita eta baita nire ama ere, Rufino eta Pastori, baserri mundutik datoz eta Errezil eta Zestoako baserrietan jaioak dira, hurrenez hurren.
Baserriarekin batera erositako lurretan sagarrondoak ere bazeuden, inguru hauetan betidanik egin baita sagardoa. Dena den,hasiera haietatik hasi ginen sagasti berriak sartzen, etxetik eta eta bestela ere, betidanik izan bait det sagardoarekiko zaletasuna eta naturarekiko oro har.
Ibañarrietako lurretan gaude, Zumaia eta Zestoako herrien arteko auzo txiki batean.
Sagarrondo zein bestelako fruitu arbol ugariko eremua da historikoki. Iparraldean Kantauri itsasoa du eta hegoaldera Izarraitzeko mendi-lerroaren presentzia erraldoia. Klima ozeanikoan kokatutako sagarrondoak dira inguruotakoak eta itsasoaren hurbiltasunaren ondorioz, tenperaturak ez dira muturrekoak, ez neguan ez udan.
Aitor Eizmendi naiz, Zumaiakoa, eta duela bi hamarkada hasi nintzen sagardoa egiten eta 2011ean EKAIN markarekin hasi nintzen.
Gure produktuek Ekain izena izatearen arrazoia nire amaren jaioterria Ekaingo haitzulotik hurbil dagoelako da, haitzuloetako pinturengatik ezaguna baita. Haitzulo horretatik dator zaldia ere, Ekain produktu ekologikoen sinbolo gisa.

Baserriari lotutako bizimodu bat helburu, sagardogintzari ekitea erabaki nuen. Hiru hamarkada pasa dira ordutik, lan, ilusio eta inbertsio asko ordutik. Apustu bat izan zen, zorionaren alde, bizi proiektu bat baserriaren eta naturaren bueltan eraikitzeko erronka. Orain, zorionekoa sentitzen naiz orduan hartutako erabakiaz.
Sagardo, zuku eta ozpin, gure sagarrek ematen digutenaz harro gaude.